Supermerkatuetako linealak milaka kilometro egiten dituzten produktuez beteta daude, gure etxeetara iristeko, horrek dakarren guztiarekin. Hala ere, salbuespenak daude: Baserria Km0-k tokiko kontsumoaren aldeko apustua egiten du, 0 kilometroko abeltzantzatik datozen elikagaiak sustatuz.

Baserria KM0 kooperatibak 375 abeltzain eta teknikari ditu, eta ekonomia zirkularra du ardatz nagusi. Euskal Herriko baserrietan hasten den katea; funtsezkoa da egunero egiten duten lana, animalien hazkundean, elikagaien produkzioan, ekosistemaren zainketan, tokiko ekonomiaren sustapenean edo kultura-ondarearen kontserbazioan. Eta lan horren kalitatea bermatzeko, talde tekniko zabala dugu kalitate, higiene eta I+G sailetan.

Baina helburu nagusia lortzeko, baserrietako lanak errentagarria izan behar du. Indarrak kooperatiba bakar batean elkartuta, zati txiki bakoitzaren bultzada are handiagoa da. Izan ere, baserriak bizirik mantentzea etorkizun distiratsu eta iraunkorra bultzatzeko bidea da, kate zirkular hori geldiaraz ez dadin.

ZURE ELIKADURA-EREDUAK PAISAIAK SORTZEN DITU: ZUK AUKERATU NAHI DUZUNA